Ahaldun Nagusiak Eragintzako Zentro Okupazionalak bisitatu ditu

July 16, 2024
DFB3-1

Bizkaiko Ahaldun Nagusia den Elixabete Etxanobek Eragintza Fundazioaren Zentro Okupazionalak bisitatu ditu, Amaia Antxustegi, Gizarte Ekintzako diputatuarekin batera.

Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eragintza Fundazioak hitzarmen bat sinatu dute, eta, horri esker, 90 plaza jartzen dira osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonen eskura Lorezaintza, Azaleztapen, Ikuztegi eta Kableen Zentro Okupazionaletan.

Hitzarmenaren esparruan, 20 EGOKIPLAN plaza kudeatzen dira, beteranoagoentzat edo narriadura kognitibo handiagoa dutenentzat, eta 70 plazak  zentro okupazionaletan banatuta, 26 lanaldi osoan eta 44 lanaldi erdian.

Osakidetzak diagnostikatutako buru gaixotasun kronikoa duten pertsonei zuzenduta dago zerbitzua, baldin eta % 33ko edo gehiagoko ezintasun maila badute eta, gainera, mendekotasun gradua aitortuta badute.

Eragintzatik eskerrak eman nahi dizkiegu Elixabete Etxanobe eta Amaia Antxustegiri OLAko lorezaintza, kableatua eta azaleztapeneko Zentro Okupazionaletara egindako bisitagatik, eta, bereziki, erabiltzaileei adierazitako interesa eta arretagatik.

Beste Albisteak

IBILBIDEk kanpo jarduera bultzatzen

IBILBIDEk kanpo jarduera bultzatzen

Eragintzako IBILBIDE programa gazteenei zuzenduta dago, eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) titulua Urrutiko Hezkuntzako Institutuaren bidez lortzeko azterketak prestatuz amaitu da. Lan horren ondorioz, lau gazte gehiagok lortu dute ikasturte honetan DBHko...

Irakurri gehiago
Logotipo de Fundación Eragintza para la Inserción Sociolaboral
Pribatutasunaren laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta funtzio hauek egiten ditu, besteak beste: gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo gure taldeari laguntzea webeko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen.