Bizkaiko Foru Aldundiak Euskalitekin lankidetzan sustatutako bINKLUSIon programaren esparruan, Eragintza Fundazioan proiektu bat gauzatzen ari gara fundazioaren ezagutzaren kudeaketari dagokionez.
Datozen hilabeteetan garatuko diren hainbat dinamika eta lan-saioen bidez, erakundearen barruan ezagutzaren eta esperientziaren trukea indartzen saiatuko gara. Azken batean, ezagutza sortzen den lekutik erabiliko den lekuraino transferitzeko modua aztertuko da, ezagutza partekatzeko eta hori guztia Eragintza hobetzen jarraitzeko.





