Eragintzak izena emateko epea ireki du Lanbidek homologatutako garbiketako profesionaltasun-ziurtagiria lortzeko

Eragintza Fundazioak osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonak lanean integratzeko duen asmoaren barruan, lehen Gizarteratze Ibilbidea jarri da abian 2024-2025 ekitaldirako. Ekimen horri esker, parte hartzen dutenek garbiketako profesionaltasun-ziurtagiri bat lortu ahal izango dute, Lanbidek homologatua, eta, aldi berean, lan-mundurako sarbidea erraztuko duten orientazioko, aktibazioko eta lan-bitartekaritzako ekintzetan parte hartzeko aukera izango dute.

Gainazalak garbitzeko profesionaltasun-ziurtagiriak, IFAP SLrekin lankidetzan emango denak, honako eduki hau du:

* 150 ordu garbiketa-moduluan.

* 110 lan-aktibazioko ordu.

* 80 orduko praktikak enpresetan.

Hasiera irailaren bigarren hamabostaldirako aurreikusi da.

Parte hartzeko baldintza nagusia da % 33ko edo gehiagoko desgaitasun-ziurtagiria izatea eta langabezian egotea.

Interesatuek izena eman ahal izango dute irailaren 20ra arte (beti ere plazak badaude) gure instalazioetan bertan, 944231693 telefono zenbakira deituz edo eragintza@nulleragintzafundazioa.eus helbide elektronikoaren bidez.

Gizarteratze Ibilbide horiek Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasun Sailak sustatutako Lan Berri programaren barruan daude.

Eragintza Fundazioa

Leave a Comment

Txakurrekin egindako terapia eta musika-terapia Eragintzako zentro okupazionaletara itzuli dira Txurdinagako Eguneko Ospitaleko profesionalek Eragintzako Zentro Okupazionalak bisitatu dituzte