ERAGINTZAk 2024ko Sari Solidarioak jaso ditu bere lanagatik

September 19, 2024
premiossolidarios2

BBK Fundazioak eta Deiak bultzatzen dituzte Sari Solidarioak, Bizkaiko hirugarren sektore soziala eta lurraldeari egiten dioten ekarpena ikusarazteko.

2024ko edizio honetan, BBK-k eta Deiak Eragintza eta Bizkaiko hirugarren sektore sozialeko beste sei erakunde saritu dituzte, laguntza, babesa, orientazioa, prestakuntza edo entzutea behar duten pertsonen egoera hobetzen saiatzen ari garenak.

Eragintzaren lana balioan jartzeak osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonak eta lanerako duten eskubidea ikusarazteko aukera ematen du, eta, aldi berean, haien bizi-prozesuak aintzatesten ditu, eta ilusio berrituarekin lan egiten jarraitzera bultzatzen gaitu.

Jarraian, DEIA egunkariak gure zuzendari nagusia den Izaskun Landaida Larizgoitiari sari banaketa ekitaldian egin dion elkarrizketa irakur dezakezue, eta estekan, BBK aretoan egindako ekitaldia ikus dezakezue.

Beste sei erakunde saritu dituzte: Proclade Yanapay, Zabaltzen-Sartu, Aspanovas, Tximeleta, Mugen Gainetik eta Aldarte. Eragintza Fundaziotik zorionak ematen dizkiegu guztiei egindako lan bikainagaik.

Beste Albisteak

IBILBIDEk kanpo jarduera bultzatzen

IBILBIDEk kanpo jarduera bultzatzen

Eragintzako IBILBIDE programa gazteenei zuzenduta dago, eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) titulua Urrutiko Hezkuntzako Institutuaren bidez lortzeko azterketak prestatuz amaitu da. Lan horren ondorioz, lau gazte gehiagok lortu dute ikasturte honetan DBHko...

Irakurri gehiago
Logotipo de Fundación Eragintza para la Inserción Sociolaboral
Pribatutasunaren laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta funtzio hauek egiten ditu, besteak beste: gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo gure taldeari laguntzea webeko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen.