Gaur, urriak 10, Osasun Mentalaren Nazioarteko Eguna, Eragintza Fundazioak “Ahalegina aitortuz” izeneko jardunaldia antolatu du. Bertan, osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonek lan-merkatuan modu aktiboan parte hartzeko duten eskubidea aldarrikatu du eta, zentzu honetan, erabiltzaileek enplegagarritasun-prozesu pertsonaletan egindako ahalegina aitortu du.
Alex Artetxe eta Iciar Rastrilla Eragintzako erabiltzaileek “lan-merkatuan parte hartzeko eskubidea” aldarrikatu dute. Era berean, adierazi dutenez, “kalitatezko lan batek gure ongizate emozionalean eta autoestimuan, azken batean, gure osasunari ekartzen dizkion onurak zenbatezinak dira”. Lan bat “autonomia ekonomikoa baino askoz gehiago da”, azpimarratu dute.
Eragintza Fundazioak osasun mentaleko arazoak zituzten pertsonen 191 kontratu kudeatu zituen 2023an, 115 enplegu babestuan eta 76 enplegu arruntean. Zentzu horretan, Eragintzako zuzendari nagusi Izaskun Landaidak adierazi du beharrezkoa dela arreta jartzea kalitatezko lan batek onura handiak sortzen dituela gaixotasun mentala duten pertsonen osasunean. “esperientziak erakusten digu lanerako guztiz baliagarriak direla eta haien osasuna hobetzen dela”. Horregatik, jardunaldiaren helburuetako bat da “osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonen gaitasunak gutxiesten dituen estigma apurtzen laguntzea”.
Rafa Kondek, Unai Riojak eta Kepa Garaizarrek egin dituzte esker oneko hitzak pertsona guztien izenean.
Esparru horretan, Soraya Mogollonek eta Gonzalo Matek beren lekukotasun pertsonalaren berri ematen duen bideo bat estreinatu da.
Aitortzak
Eragintzaren 120 erabiltzaile baino gehiagok jaso dituzte euren aitorpenak. Sariak Amaia Antxustegi Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintzako diputatuak, Teresa la Espada Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu, Gizarte Kohesio eta Berdintasun diputatuak eta Nora Sarasola BBK Fundazioko Gizarte Ekintzako zuzendariak banatu dituzte.
Esker ona
Eragintza Fundaziotik eskerrak eman nahi dizkiegu proiektua babesten duten erakunde guztiei, atzo gurekin izan ziren entitate aliatuei, Eragintzako profesional guztiei eta, bereziki, erabiltzaileei, euren kemena eta lanagatik norberaren prozesuak aurrera eramateko.









