Eragintzak 2024ko balantzea egin du eta Gabonetako Jaia ospatu du

December 13, 2024
gabonetakojaia_1

Eragintza Fundazioak 2024ko ekitaldiaren balantzea egin du, eta abenduaren 13an, ostirala, Gabonetako ohiko festa ospatu zuen bere Zentro Okupazionaletan.

Datuek eta erabiltzaileen testigantzak adierazten dutenez, aurtengoa garrantzitsua izan da Eragintzarentzak, bereziki Zentro Okupazionalentzat, Olan lau zentroetatik hiru, lorazaintza, kableatu eta azaleztapenekoa elkartu ondoren.

Ildo honetan, abenduaren 13an, ostirala, Eragintza Fundazioak 2024ko balantzea egin zuen bere erabiltzaileekin batera, Gabonetako Jaiaren ohiko ospakizunaren testuinguruan.

Besteak beste, honako jardueren berri eman zen:

Korrikan parte hartzea.

– OLAren Lorezaintzako, Azaleztapeneko eta Kableatuko Zentro Okupazionalak bateratzea.

– Erabiltzaileek, profesionalek eta zuzendaritzak osatutako Batzorde Mistoa abian jartzea. Batzorde horren esparruan, besteak beste, bizikidetzarako konpromisoak adostu dira, bai eta egun jakinetako jarduerak ere.

Terapia berriak sartzea Zentro Okupazionaletan: musikoterapia, terapia txakurrekin, garapen kognitiboaren estimulazioa.

Familiekiko harremana indartzea.

Negutegi berria martxan jartzea.

Kirol anitzeko praktika orokortu da eta walking football-a hasi da.

– Urriaren 10a, Osasun Mentalaren Nazioarteko Eguna ospatu zen.

Aurreikuspenak gainditu dira, bai enplegu babestuan, bai enplegu arruntean.

3 profesionaltasun-ziurtagiri egin dira: datuen tratamendua eta grabazioa, biltegiko laguntzailea eta gainazalen garbiketa.

Balantzearekin amaitu ondoren lunch bat gozatzeko aukera izan genuen eta karaokean abesteko.

Ekitaldia amaitzeko, eskerrak eman zitzaizkien Eragintzako profezional talde osoari, Zentro Okupazionalekoei zein Bilboko egoitzakoei,  eta, bereziki, erabiltzaileei egunero adierazitako inplikazio eta konpromisoagatik.

Beste Albisteak

IBILBIDEk kanpo jarduera bultzatzen

IBILBIDEk kanpo jarduera bultzatzen

Eragintzako IBILBIDE programa gazteenei zuzenduta dago, eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) titulua Urrutiko Hezkuntzako Institutuaren bidez lortzeko azterketak prestatuz amaitu da. Lan horren ondorioz, lau gazte gehiagok lortu dute ikasturte honetan DBHko...

Irakurri gehiago
Logotipo de Fundación Eragintza para la Inserción Sociolaboral
Pribatutasunaren laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta funtzio hauek egiten ditu, besteak beste: gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo gure taldeari laguntzea webeko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen.