Eragintzak biltegiko profesionaltasun-ziurtagiri berria antolatuko du

January 2, 2025
Interior of large distribution warehouse with shelves stacked with palettes and goods ready for the market.

Eragintza Fundazioak biltegiko profesionaltasun-ziurtagiri berria antolatu du, Gabonen ostean, osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonen  laneratzean laguntzeko asmoarekin.

Gauzak horrela, gizarteratzeko ibilbide bat jarriko da martxan. Horren bidez, Lanbidek homologatutako profesionaltasun-ziurtagiri bat lortuko da, eta, aldi berean, Lan-orientazioko, Lan-aktibazioko eta Lan-bitartekaritzako ekintzetan parte hartuko da.

Biltegiko Jarduera Osagarrien profesionaltasun-ziurtagiriak (IFAP SLrekin lankidetzan emana) 170 orduko iraupena izango du, eta 40 orduko praktikak enpresetan eskainiko dira. Aurreikuspenen arabera, otsailaren 3an hasiko da eta 2025eko maiatzaren 9an amaituko da.

Gizarteratzeko ibilbide honetan parte hartzeko baldintzak honako hauek dira: % 33ko edo gehiagoko desgaitasun-ziurtagiria izatea eta langabezian egotea.

Interesdunen aurre-inskripzioa 2025eko urtarrilaren 7tik 21era egin ahal izango da, aurrez aurre gure instalazioetan, 944231693 telefonoan edo eragintza@eragintzafundazioa.eus helbide elektronikoaren bidez, betiere plazak geratzen badira.

Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu, Gizarteratze eta Berdintasun Sailak sustatutako Lan Berri programaren barruan dago ibilbide hori.

Beste Albisteak

IBILBIDEk kanpo jarduera bultzatzen

IBILBIDEk kanpo jarduera bultzatzen

Eragintzako IBILBIDE programa gazteenei zuzenduta dago, eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) titulua Urrutiko Hezkuntzako Institutuaren bidez lortzeko azterketak prestatuz amaitu da. Lan horren ondorioz, lau gazte gehiagok lortu dute ikasturte honetan DBHko...

Irakurri gehiago
Logotipo de Fundación Eragintza para la Inserción Sociolaboral
Pribatutasunaren laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta funtzio hauek egiten ditu, besteak beste: gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo gure taldeari laguntzea webeko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen.