
Eragintzak bere jarduerari ekin dio Gabon ostean
Eragintza jarduerarekin hasi da Gabonetako deskantsu ondoren. Zerbitzu guztiak martxan daude: lan orientazio, orientazio psiko-soziola, lan aurreko aktibazioa, ziurtagiri profesionalak, Zentro Okupazionalak, zahartzaro aktiborako tailerrak eta Ibilbide eta bideratu programak
Horietako batean parte hartu nahi duten pertsonak jar daitezke harremanetan Eragintza Fundazioarekin, edo posta elektroniko honen bidez: eragintza@nulleragintzafundazioa.eus
Eragintza Fundazioaren helburua da osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonei laguntzea gizarteratzeko eta laneratzeko prozesuetan.
Erabiltzaileen artean profil asko daudenez, errealitate bakoitzari egokitutako ibilbide pertsonalizatua egiten da, eta, bertan, gizarteratzeko eta laneratzeko banakako prozesuetan aurrera egiteko eman beharreko urratsak adosten dira.
Ildo honetan, lan-merkatu babestuan sartzea ahalbidetuko duten bideak aztertzen laguntzeaz gain (gure ikuztegiko Enplegu Zentro Bereziari ,Lavanindu, edo koordinatzen garen Bizkaiko beste zentru batzuen), edo enplegu arrunteko esparruan, lan aurreko aktibazio-moduluak egiten ditugu, ibilbide honi ekiteko, eta lorezaintza, garbitegia, kableak eta azaleztapeneko Zentro Okupazionalak ere eskaintzen dira.
Leave a Comment