Eragintzak 70 enpresa eta erakunde baino gehiago bildu dituen Deustuko Unibertsitateko Enplegu eta Ekintzailetza Foroan parte hartu du. Enpresen, erakundeen, unibertsitatearen eta talentu gaztearen arteko loturarako gune paregabea izan da.
Eragintzatik, informazio-standetik gure lana aurkeztu ahal izan dugu, curriculum ugari jaso ditugu eta Foroan parte hartu duten erakunde askorekin sarea osatzeko aukera izan dugu. Aldi berean, aurrez adostutako 20 elkarrizketa baino gehiago egin ditugu psikologiaren, gizarte langile eta gizarte-hezkuntzaren esparruko ikasleekin.
Eskerrak ematen dizkiogu Deustuko Unibertsitateari aukera honengatik eta emandako laguntza guztiengatik.





