Eragintzaren helburua da osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonei gizarteratzen eta laneratzen laguntzea.
Eragintzak 220 kontratu kudeatu zituen 2024an, 77 enplegu arruntaren eremuan eta 143 enplegu-zentro berezietan.
Enplegu arrunteko kontratu horien % 32 urtebetetik gorako iraupena dute, eta Enplegu Zentro Berezien kasuan, berriz, % 58 dira urtebetetik gorako iraupena dutenak.
Laguntza pertsonalizatua
Enplegagarritasunaren helburua lortze aldera, erabiltzaile bakoitzaren profilera egokitutako ibilbide pertsonalizatuak egiten dira. Ibilbide horietan, lan aurreko aktibazio-neurriez gain, enplegu-zentro berezietan edo enplegu arruntaren eremuko hainbat enpresatan lana aurkitzeko laguntza eskaintzen da.





