Eragintzako Zentro Okupazionalek erabiltzaileen bizimodu independentea sustatzen dute, haien gaitasun pertsonalak eta fisikoak indartuz, hainbat trebetasunetan entrenatuz, eguneroko bizitzarako autonomia maila handienak eskuratu ahal izateko.
Esparru honetan, helburu honekin garatzen diren dinamikez gain, sukaldaritzako tailer bat jarri da abian. Bertan, Zentro Okupazionaletako erabiltzaileak dira platerak prestatzen dituztenak, elaborazio-prozesuaren fase guztiak burutuz, taldean dastatzearekin amaitzeko. On egin!





