Eragintzako Ibilbide Programak gazteei laguntzen die Urrutiko Hezkuntzako Euskal Institutuko azterketetara aurkeztu ahal izan daitezen, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako titulua lortzeko.
Eragintzan ibilbidea egin ondoren, taldeak aurrera egiten du titulu hori lortzeko aukera emango dieten azterketak egiten, eta horrek beste aukera batzuetarako ateak irekiko dizkie.
Testuinguru horretan, eta etengabeko lanaren emaitza izanik, Unaik eta Ikerrek lortu dute beren titulua. ZORIONAK!





