Laster hasiko da, Eragintza Fundazioaren eskutik, profesionaltasun-ziurtagiria lortzeko prestakuntza “Datuak eta dokumentuak grabatzeko eta tratatzeko eragiketak” izeneko titulazioa hain zuzen ere. Lanbidek homologatutako titulazioa da, enpresetan praktikak egiten ahalbidetzen duena, eta aurtengo urriaren 27tik 2026eko maiatzaren 16a bitartean egingo da.
Prestakuntzaren bidez, honako eginkizun hauek betetzeko ezagutzak eta gaitasunak eskuratuko dira:
- Datuak grabatzea, kodetzea eta digitalizatzea.
- Dokumentuen kudeaketa.
- Testu-prozesadoreak eta kalkulu-orriak maneiatzea.
- Informazioa bilatzea eta webguneak erabiltzea, posta elektronikoa kudeatzea, mezularitza, datuen migrazioa, eta abar.
Interesa dutenek urriaren 1etik 20ra eman dezakete izena.
BALDINTZAK: langabezian egotea eta gutxienez % 33ko desgaitasuna izatea.
Prestakuntzaren ezaugarriak
Ikastaroa astelehenetik ostiralera eskainiko da, 10:00etatik 14:00etara, Eragintza Fundazioaren egoitzan (Iruña 17, behea, Deustu).
Bizkaiko Foru Aldundiak ehuneko ehunean diruz lagundutako jarduera da, Lan Berri 2024 programaren bidez





