Gazteentzako IBILBIDE programa bermatu da Eragintzan.

October 6, 2025
Ibilbide

Eragintzako IBILBIDE programa, osasun mentaleko arazoak eta ikasteko zailtasunak dituzten gazteei zuzendua, bermatu da. Pilotu bat izaten hasi zena dagoeneko fundazioaren zerbitzuen katalogoan dago, bi gazte-talderekin.

Programaren helburua da etorkizunean laneratzeko prozesuetan aurrera egiteko aukera emango dieten oinarriak eskuratzen laguntzea.

Ildo honetan, ardatz nagusietako bat Eragintzatik hezkuntza-prestakuntzarekin jarraitzeko laguntzea da, prestakuntza hori funtsezkoa baita etorkizunean laneratzeko.

Lortutako emaitzetako batzuk:

  • Batzuek, egindako lanari esker, fundazioaren laguntzarekin eta UHEI Urrutiko Hezkuntzako Euskal Institutuaren bidez, DBHko titulua lortu dute, eta, gaur egun, erdi-mailako ikasketak egiten ari dira Elorrieta Institutuan.
  • Profesionaltasun-ziurtagiriak lortzeko prestatzen ari direnak daude.
  • Zentro okupazionaletarako trantsizio arrakastatsuak egin dira.
  • Badira The Bridge bidez eta BBK Fundazioarekin lankidetzan zibersegurtasuneko bootcamp batera sartzeko probak prestatzen ari direnak ere.

Eragintzatik talde osoa zoriondu nahi dugu esfortzuagatik eta egindako ahaleginagatik, IBILBIDE GUZTIAK BAKARRAK, GARRANTZITSUAK eta BALIOTSUAK direla ulertuta. ZORIONAK.

Beste Albisteak

IBILBIDEk kanpo jarduera bultzatzen

IBILBIDEk kanpo jarduera bultzatzen

Eragintzako IBILBIDE programa gazteenei zuzenduta dago, eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) titulua Urrutiko Hezkuntzako Institutuaren bidez lortzeko azterketak prestatuz amaitu da. Lan horren ondorioz, lau gazte gehiagok lortu dute ikasturte honetan DBHko...

Irakurri gehiago
Logotipo de Fundación Eragintza para la Inserción Sociolaboral
Pribatutasunaren laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta funtzio hauek egiten ditu, besteak beste: gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo gure taldeari laguntzea webeko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen.