Psikologia graduko ikasleek, Onintza Lopez de Letona ikasle-dekanoak eta Alejandro Amiliano irakasleak lagunduta, Eragintzako zentro okupazionalak bisitatu dituzte, fundazioak osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonen gizarteratze eta laneratzearen esparruan egiten duen lana hurbilagotik ezagutzeko.
Gizarte Kanpusa
Deustuko Unibertsitatea eta Eragintza elkarlanean ari dira Gizarte Kampusa programaren esparruan. Unibertsitate-komunitatearen eta inguruko gizarte-eragileen arteko harremanak estutzea bilatzen duen programa da, eta, horrela, ezagutzak eta esperientziak trukatzea, elkarren onurarako izan daitezen.
Ildo honetan, Deustuko Unibertsitateko Osasun Zientzien Fakultateko psikologia-graduaren lankidetzarekin aurrera eramango diren hainbat proiektu identifikatu dira.





