Eragintza 2026-2030 Plan Estrategiko berria prestatzen hasi da

November 6, 2025

Eragintza Fundazioa Plan Estrategiko berria prestatzen ari da, 2030. urtera arte luzatuko dena, Garapen Iraunkorreko Helburuekin bat datorrena eta osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonen gizarteratzea eta laneratzea indartzea helburu duena.

Plan Estrategikoaren helburua da osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonen gizarteratzearen eta laneratzearen arloan Eragintzak aurre egin beharko dien erronkei erantzutea. Horretarako, partaidetza-prozesu bat egingo da, barnekoa zein kanpokoa, estrategia hori definitzeko, Eragintza Fundazioak Kudeaketa Aurreratuarekin duen konpromisoaren erakusgarri.

Hori egiteko, Eragintzako Patronatua osatzen duten erakundeen informazioa biltzen ari dira: BBK Fundazioa, Bizakiako Foru Aldundia eta Confebask. Era berean, inkestak eta foku-taldeak egin dira erabiltzaileekin eta haien familiekin, bai eta Eragintzako profesional-taldearekin ere; funtsezko eragileen ekarpenak biltzen ari dira, hala nola Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarearenak eta Enplegu Zentro Bereziak kudeatzen dituzten hainbat erakunderenak. Horiei enpresa laguntzaileak gehitu zaizkie, haien ekarpenak ezagutzeko eta etengabeko hobekuntzan aurrera egiten jarraitu ahal izateko.

Plangintza estrategiko honi esker, Eragintzaren ikuspegiaren, misioaren, balioen eta helburuen definizioa berrikusi ahal izango da, eta, beraz, funtsezko elementua da fundazioa bultzatzeko.

Kudeaketa aurreratuaren eredua

Euskaliten “Brontzezko A” aintzatespena du Eragintzak, eta bide honetan aurrera egiten jarraitzea du helburu. Horregatik, kudeaketa aurreratuko ereduaren sei elementuak hartu dira erreferentziatzat Plan Estrategiko berri hau egiteko.

Planaren bidez, hau lortu nahi da:

  • Fundazioak proiektuaren erdigunean dauden erabiltzaileen beharretara duen orientazioa indartzea.

  • Osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonen lanerako eskubidea gauzatzen aurrera egitea.

  • Gizartearekiko eta osasun mentaleko arazoei lotutako estigmaren aurkako konpromisoa sustatzea.

  • Proiektu partekatu bateko kide izatearen sentimendua indartzea pertsonengan.

  • Emaitza onak lortzea interes-taldeentzat, modu iraunkorrean eta orekatuan.

  • Berrikuntza eremu guztietan aplikatzea.

Beste Albisteak

IBILBIDEk kanpo jarduera bultzatzen

IBILBIDEk kanpo jarduera bultzatzen

Eragintzako IBILBIDE programa gazteenei zuzenduta dago, eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) titulua Urrutiko Hezkuntzako Institutuaren bidez lortzeko azterketak prestatuz amaitu da. Lan horren ondorioz, lau gazte gehiagok lortu dute ikasturte honetan DBHko...

Irakurri gehiago
Logotipo de Fundación Eragintza para la Inserción Sociolaboral
Pribatutasunaren laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta funtzio hauek egiten ditu, besteak beste: gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo gure taldeari laguntzea webeko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen.