Azaroaren 25ean, Emakumeen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Egunean, Eragintza Fundazioak hainbat jarduera antolatu ditu, emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko gizarte berdinzaleago bat eraikitzeko konpromisoa erakusten jarraitzeko.
Ildo honetan, honako jarduera hauek programatu dira:
Azaroak 21, ostirala (Deustuko Udaltegia, 12:00), Eragintzako hainbat taldetako gizonekin sentsibilizazio-saioa, Gizonduz programaren eskutik.
Astelehena, azaroak 24, tratu onei buruzko eztabaida hainbat taldetan, eta nola lagundu tratu onei buruz.
Azaroak 25, asteartea (Deustuko Udaltegia, 10:00), SARETU proiektuaren esparruan, Eragintzako emakumeekin egindako saioa, Silvia Muriel adituak emana.
Eskerrak ematen dizkiegu Eragintza Fundazioa osatzen duten pertsona guztiei eta, era berean, Deustuko Udaltegiari saioak egiteko espazioak lagatzeagatik eta, bereziki, Silvia Murieli eta Gizonduz programako Sergiori, saio horiek errazten dituzten adituak diren aldetik.






