Eragintzaren helburua osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonei gizarteratzen eta laneratzen laguntzea da. Ibilbide honetan, bizitzarako funtsezkoak diren balioak indartzeko ere lan egiten dugu, kasu honetan, AUZOLANean, euskal tradizio zaharrean oinarritu gara, zeregin komunak egitera bultzatzen duena borondatezko eta doako lankidetzaren bitartez.
Honela, Zentro Okupazionalen atarian dagoen frontoia berreskuratzeko AUZOLAN proiektuari esker, honako gai hauek indartu ahal izan dira:
- Boluntariotza.
- Talde-lana.
- Elkartasuna.
- Guztien onura.
- Ondo egindako lanaren gogobetetzea.
ESKERRIK ASKO AUZOLAN proiektu honetan parte hartu duen talde osoari. ZORIONAK emaitzagatik.





