Eragintzaren helburua da osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonei laneratzeko prozesuetan laguntzea, eta honetan funtsezkoa da lan-orientazioa espezializatua. Badakigu ibilbide honek erronka handia dakarrela buruko osasuneko arazoak dituzten pertsonentzako, emakumeen kasuan areagotu egiten dana.
2024. urtean 350 pertsonak eskatu zuten lan-orientazioa. 2025eko azaro arte 390 pertsona pasatu dira zerbitzutik, 254 gizon eta 136 emakume. Emakumeak bereziki animatzen ditugu laneratzeko bidea aztertzera. Prozesu honetan laguntzeko konpromisoa hartzen dugu.
Lan orientazio espezializatua
Eragintzako baliabide guztien artean, lan-orientazioa eskaintzen dugu. Eragintza LANBIDEren erakunde laguntzailea da, eta, beraz, erabiltzaileek orientazio pertsonalizatua jasotzen dute laneratzeko prozesu osoan, enplegagarritasuna lortzen eta enplegua mantentzen aurrera egiteko, eta, modu osagarrian, arreta espezializatua osasun mentalaren eremuan.





