Eragintzako Berrikuntzari jarraipena emateko eta honen garapena antolakuntzan bultzatzeko, langile guztiek parte hartu duten tailer bat antolatu da. Tailer honetan, berrikuntza bultzatzearekin eta 2026-2030 Plan Estrategikoan sartzeko proposamen berriak identifikatzearekin lotutako hainbat dinamika gauzatu dira.
Hori guztia, oinarrizko lau zutabe hauetan eragiteko:
Posizionamendua indartzea.
Erabiltzaileei eskainitako zerbitzuei dagokienez, indartzea eta berritzea.
Kudeaketa aurreratuaren eta kalitatearen ereduarekin aurrera egiten jarraitzea.
Lanean jarraitzea talde eraginkorra eta afektiboa izateko.





