Gabonetako deskantsu ondoren Eragintza jarduerarekin hasi da. Zerbitzu guztiak martxan daude: lan orientazio espazializatua, orientazio psiko-soziola, lan aurreko aktibazioa, ziurtagiri profesionalak, Zentro Okupazionalak, zahartzaro aktiborako tailerrak eta Ibilbide eta bideratu programak.
Horietako batean parte hartu nahi duten pertsonak jar daitezke harremanetan Eragintza Fundazioarekin, edo posta elektroniko honen bidez eragintza@eragintzafundazioa.eus edo telefonoz 944231693.
Eragintzaren xedea
Eragintza Fundazioaren helburua da osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonei laguntzea gizarteratzeko eta laneratzeko prozesuetan.
Erabiltzaileen artean profil asko daudenez, errealitate bakoitzari egokitutako ibilbide pertsonalizatua egiten da, eta, bertan, gizarteratzeko eta laneratzeko banakako prozesuetan aurrera egiteko eman beharreko urratsak adosten dira.
Ildo honetan, lan-merkatu babestuan sartzea ahalbidetuko duten bideak aztertzen laguntzeaz gain (gure ikuztegiko Enplegu Zentro Bereziari ,Lavanindu, edo koordinatzen garen Bizkaiko beste zentru batzuen), edo enplegu arrunteko esparruan, lan aurreko aktibazio-moduluak egiten ditugu, ibilbide honi ekiteko, eta lorezaintza, garbitegia, kableak eta azaleztapeneko Zentro Okupazionalak ere eskaintzen dira.





