Eragintzaren helburua osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonei gizarteratzeko eta laneratzeko prozesuetan laguntzea da. Eragintza Fundaziora hurbiltzen diren erabiltzaileen profilen beharrei erantzuteko, lan aurreko aktibazioko hainbat modulu jarri dira abian.
Lan aurreko aktibazio modulu hauek gizarteratze eta laneratze prozesuaren hasierako fasea dira, pertsonek denbora daramatenean lan merkatutik urrun edo bide hori aztertu nahi dutenean.
Modulu hauek astelehenetik ostiralera egiten dira, goizez, Eragintza Fundazioaren Deustuko egoitzan.
Egun plazak daude. Beraz, informazio gehiago behar izanez gero, harremanetan jarri Eragintza Fundaziorakin 944231693 telefono zenbakira deituz.





