Eragintzako Zentro Okupazionalek erabiltzaileen bizimodu independentea sustatzen dute, haien gaitasun pertsonalak eta fisikoak hobetzeko. Horretarako, hainbat arloetan trebatuko dira, eguneroko bizitzarako autonomia-mailarik handienak eskuratu ahal izateko.
Esparru honetan, hainbat dinamika garatzen dira, besteak beste, sukaldaritza tailerrak, elikadura osasuntsuak osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonentzat duen garrantzia dela eta. Horregatik, erabiltzaileak janari osasuntsua prestatzen eta jaten ikasten ari dira. Honela, errezetak prestatzen dira, gehienetan, bertako baratzean edo berotegian jasotako produktu ekologikoetatik abiatuta, elaborazio-prozesuaren fase guztiak aurrera eramanez eta taldean dastatzearekin amaitzeko.
Prestatutako plateretatik abiatuta, errezeta-liburu bat prestatu da. Egindako lana jasotzeaz gain, etxean praktikatzen jarraitzeko aukera ematen du.





