Eragintzaren helburua da osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonei gizarteratzen eta laneratzen laguntzea. Egoera horretan bazaude, gure taldearekin harremanetan jartzera animatzen zaitugu.
Eragintzak 232 kontratu kudeatu zituen 2025ean: 78 enplegu arruntaren eremuan eta 154 enplegu-zentro berezietan.
Enplegu arrunteko kontratu horien %40 urtebetetik gorako kontratazioak dira, eta Enplegu Zentro Berezien kasuan, berriz, %44 dira urtebetetik gorako iraupena dutenak.
Laguntza pertsonalizatua.
Enplegagarritasunaren helburua lortze aldera, erabiltzaile bakoitzaren profilera egokitutako ibilbide pertsonalizatuak egiten dira. Ibilbide horietan, honako hauek hartzen dira kontuan: lan aurreko aktibazio-neurriak, enplegu-zentro berezietan edo enplegu arruntaren eremuko hainbat enpresatan lana aurkitzeko laguntza.





