Eragintzak ibilbide bat antolatu du KORRIKArekin bat egiteko, eta bertan parte hartu dute Azaleztapen, Lorazaintza eta Kableatuzko Zentro Okupazionaletako erabiltzaileek. Aritz, Argiñe, Javi, Luismi, Fede eta Xabik KORRIKAren lekukoa hartu dute. Ibilbidean zehar, lagun ugari izan dituzte lagun, bai korrika, bai pasaeran animoak emanez. Ondoren txokolatada bat ospatu da.
Euskararekiko konpromisoa
Eragintza Fundazioak konpromiso sendoa du euskararekin. Euskalitek emandako HARROBI diploma lortu ondoren, gaur egun euskara planaren ezarpenean murgilduta dago.
Eragintza Fundazioko euskara batzordea zeregin garrantzitsua betetzen ari da prozesu hau guztia bultzatzeko, eta ERAGINTZAko profesionalak eta erabiltzaileak laguntzen ari dira.





