Eragintzak 35. urteurrena ospatzen du “Istorio bakoitzak axola du” erakusketarekin Bilboko metroan

April 23, 2026

Eragintza Fundazioak bere 35 urteko ibilbidea ospatzen du osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonei gizarteratze eta laneratze prozesuetan lagunduz, datozen hilabeteetan Metro Bilbaon ikusi ahal izango den erakusketa hunkigarri batekin, erabiltzaileak erdigunean jartzen dituena eta, aldi berean, herritarrak egunerokotasunetik haratago begiratzera eta historia pertsonal bakoitzaren balioa deskubritzera gonbidatzen dituena.

“Istorio bakoitzak axola du” izenburupean, emakume eta gizonen gizarteratze- eta laneratze-prozesuetako benetako uneak irudikatzen dituzten irudi batzuk biltzen ditu erakusketak. Aparteko egoeretatik urrun, erakusketa eguneroko eszenetan zentratzen da: lan egitea, ikastea… itxuraz sinpleak diren uneak, iraunkortasuna, motibazioa edo gainditzea bezalako balio handiak ezkutatzen dituztenak.

Argazki bakoitza ahaleginaren eta ilusioaren testigantza bizia da, egindako bideari eta eraikitzeko dagoen etorkizunari begiratzen dioten hazkunde pertsonaleko istorioei irekitako leihoa. Erakusketak balioa ematen die Eragintzaren erabiltzaileekin lantzen diren funtsezko ezaugarriei, hala nola iraunkortasunari, talde-lanari, erantzukizunari, laguntasunari eta abarri, gogoraraziz pertsona bakoitzaren atzean historia berezi bat dagoela, eta merezi duela baloratzea.

Ekimen honekin, Eragintzak 35 urte hauetan bere ibilbidean parte hartu duten pertsona guztiei omenaldia egiteaz gain, gizarteratze eta laneratze prozesu hauetan laguntzen duten erakunde eta enpresa guztiak ere aintzatetsi nahi ditu.

Erakusketa gizartea sentsibilizatzeko, estigmak apurtzeko eta mezu argi bat berresteko aukera gisa aurkezten da: istorio bakoitzak kontatzen du, urrats bakoitzak garrantzia du eta pertsona bakoitzak zeregin bat du gizarte honetan.

“Istorio bakoitzak axola du” ez da erakusketa bat bakarrik, beste begi batzuekin begiratzeko gonbidapena da.

Esker onak.

Eskerrik asko Alse, bbk Gizarte Ekintza, Unilever edo Kooperatiba Garaiari, Eragintzaren erabiltzaileei lan-aukerak eskaintzen ari diren enpresa horietakoak izateagatik.

Eta, bereziki, erakusketako protagonista diren Eragintzaren erabiltzaileei, baita Metro Bilbaori ere, bere instalazioetan erakusteko aukera emateagatik (erakusketa apirilean jarriko da ikusgai Moyuako geltokian, maiatzean Barakaldon eta ekainean Indautxun).

Amaitzeko, eskerrak eman nahi dizkiegu Enrique Morenori, eta Nerea Garrori Cristina Novoarekin batera, argazkiengatik, eta Diego Martinezi diseñuagatik.

Beste Albisteak

Logotipo de Fundación Eragintza para la Inserción Sociolaboral
Pribatutasunaren laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta funtzio hauek egiten ditu, besteak beste: gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo gure taldeari laguntzea webeko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen.