Eragintzak Euskadi Agenda 2030 Sarien BIDEAN aitortza lortu du

April 30, 2026

Eragintzak urratsak ematen jarraitzen du 2030 Agendarekiko konpromisoan. Euskadi Agenda 2030 sarien lehen edizioan konpromisoa aintzatetsi ondoren, orain, kanpoko kontraste baten ondoren, BIDEAN saria lortu du.

Kanpoko kontrastea EUSKALITeko ODS Ebaluazio Klubeko pertsonek, kudeaketa aurreratuko eta iraunkortasuneko gaietan adituek, osatutako kontraste-taldearen eta Eragintzako zuzendaritza-taldearen arteko bilera izan zen, eta oso lagungarria den kanpo-ikuspegia lortu genuen, eremu honetako erronka nagusiak identifikatzen jarraitu ahal izateko. Kontraste-txostenaren arabera, “Eragintzak heldutasun-maila garrantzitsua erakusten du, bere asmoa 2030 Agendarekin lotu baitu, eta GJHak bere misioarekin koherenteak baitira eta, batez ere, ikuspegi hori kudeaketan integratuta baitago”.

Eragintzatik eskerrak eman nahi dizkiegu Euskaliti eta, Grupo Campezoko Ainhoa Gonzalez eta Euskaliteko Nerea Obieta eta Patxi Pardok osatzen duten kontraste-taldeari. Era berean, zorionak eman nahi dizkiegu Euskadi Agenda 2030 saria jaso duten 102 erakundeei.

Euskadi Agenda 20230 Sariak

Sari hau Gizarte Berrikuntza eta Agenda 2030 Zuzendaritzak bultzatu du.


Lehendakaritzako Gizarte Komunikazio eta Berrikuntzako Idazkaritza Nagusiarena, Garapen Iraunkorreko Helburuak lehiakortasunerako elementu gisa kudeaketan integratzearen eta erakundeen konpromiso eraginkorra lortzearen garrantzia sustatzeko eta zabaltzeko.

Sariak helburua bikoitza du:

  • Erakunde aurreratuenak identifikatzea, GJHei lotutako kudeaketa-jardunbide egokiak beste erakunde batzuen pizgarri eta erreferentzia izan daitezen.
  • Publikoki aitortzea erakunde horiek egindako ahalegina eta lortu dituzten GJHei egindako aurrerapen- eta ekarpen-maila.

Aintzatespen hauek lortzeko, erakunde batek aldez aurretik erakutsi behar du aurrerapen-maila eta emaitza jakin batzuk lortu dituela. Horretarako, EUSKALITek online ebaluazio-plataforma bat garatu du, eta kanpoko kontraste-zerbitzua ematen die erakundeei eta enpresei, GJHak kudeaketan txertatzeko esparrua erreferente gisa hartuta.

Beste Albisteak

Logotipo de Fundación Eragintza para la Inserción Sociolaboral
Pribatutasunaren laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta funtzio hauek egiten ditu, besteak beste: gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo gure taldeari laguntzea webeko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen.