Eragintza Fundazioan ikaskuntza partekatuaren eta etengabeko hobekuntzaren aldeko apustua egiten jarraitzen dugu, gure eguneroko lanaren funtsezko zati gisa. Helburu honekin, INTRAS Fundazioak Valladoliden duen egoitza nagusia bisitatzeko aukera izan dugu, baita Zamoran duen ENSUMA Enplegu Zentro Berezian egiten duten lana gertutik ezagutzeko ere.
Oso aberasgarriak izan diren bi lan jardunaldi izan dira, eta osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonekin konprometitutako erakunde gisa partekatzen ditugun erronkei aurre egiteko esperientziak, kezkak eta modu desberdinak trukatu ahal izan ditugu. Bisitak aukera eman digu begirada berarekin lan egiten dugun profesionalen artean hausnarketarako, ikaskuntzarako eta konexiorako espazioak sortzeko, laguntzen ditugun pertsonen bizi-kalitatea eta aukerak hobetzeko asmoz.
Bereziki eskertu nahi dugu Pablo Sanchez INTRAS Fundazioko zuzendariorde eta ISEMeko presidentearen harrera eta hurbiltasuna, baita bere talde osoaren inplikazioa eta arreta ere: Blanca, Adrian, Carla eta Raúl.
Esperientzia honetatik gatoz jakinda, sareko lana eta erakundeen arteko lankidetza funtsezkoak direla osasun mentalaren esparruan aurrera egiten jarraitzeko.





