Eragintzako 8 erabiltzaile, 5 gizon eta 3 emakume, urritik ari dira prestatzen DATUAK ETA DOKUMENTUAK GRABATU ETA TRATATZEKO profesionaltasun-ziurtagiria.
Prestakuntza-garaiaren ondoren, praktikak hasten dira enpresa ezberdinetan. Eragintzatik bereziki eskertzen diegu praktikak ahalbidetzen dituzten enpresa guztiei, ikasleek beren titulua lor dezaten. Adibidez Adrian Teknodidaktikan dago.
Profesionaltasun-ziurtagiriak
Profesionaltasun-ziurtagiriak dira lan-administrazioaren eremuko lanbide-kualifikazioak ofizialki egiaztatzeko tresna. Ziurtagiri horiek izaera ofiziala dute eta Estatu osoan balio dute, eta lan-jarduera bat garatzeko gaitasuna ematen duten lanbide-gaitasunak egiaztatzen dituzte. Ziurtagiriak Lanbidek homologatzen ditu, Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatutako Lanberri programaren esparruan.





