Bizkaiko Foru Aldundiaren agindueri jarraituz, Eragintza Fundazioaren lau zentru okupazionalek bere ateak ireki dituzte gaur. Gure erabiltzaileen ongizatea momentu oro zainduko dugu, segurtasun neurriak hartuz eta beharrezko NBE-ak emanez. Guztion elkarlanari esker, normaltasunera itzuliko gara.
Eragintzak 35 urte hauetan lagun izan dituen bizitza istorioak balioetsiz ospatzen du bere urteurrena
Eragintza Osasun Mentalaren Nazioarteko Egunean, 35. urteurrena ospatu zuen AXOLA DUTEN ISTORIOAK lelopean. Jardunaldia Eragintzako Alex Artetxe eta Sofia Turienzoren hitzaldiarekin hasi zen, eta "gaixotasun mentala duten pertsonen lanerako eskubidea eta enpleguaren,...








