Datuak grabatzeko eta tratatzeko eragiketei buruzko ziurtagiri profesionala lortzeko izen ematea zabalik.

September 29, 2025
Grabación

Laster hasiko da, Eragintza Fundazioaren eskutik, profesionaltasun-ziurtagiria lortzeko prestakuntza “Datuak eta dokumentuak grabatzeko eta tratatzeko eragiketak” izeneko titulazioa hain zuzen ere. Lanbidek homologatutako titulazioa da, enpresetan praktikak egiten ahalbidetzen duena, eta aurtengo urriaren 27tik 2026eko maiatzaren 16a bitartean egingo da.

Prestakuntzaren bidez, honako eginkizun hauek betetzeko ezagutzak eta gaitasunak eskuratuko dira:

  • Datuak grabatzea, kodetzea eta digitalizatzea.
  • Dokumentuen kudeaketa.
  • Testu-prozesadoreak eta kalkulu-orriak maneiatzea.
  • Informazioa bilatzea eta webguneak erabiltzea, posta elektronikoa kudeatzea, mezularitza, datuen migrazioa, eta abar.

Interesa dutenek urriaren 1etik 20ra eman dezakete izena.

BALDINTZAK: langabezian egotea eta gutxienez % 33ko desgaitasuna izatea.

Prestakuntzaren ezaugarriak

Ikastaroa astelehenetik ostiralera eskainiko da, 10:00etatik 14:00etara, Eragintza Fundazioaren egoitzan (Iruña 17, behea, Deustu).

Bizkaiko Foru Aldundiak ehuneko ehunean diruz lagundutako jarduera da, Lan Berri 2024 programaren bidez

Beste Albisteak

IBILBIDEk kanpo jarduera bultzatzen

IBILBIDEk kanpo jarduera bultzatzen

Eragintzako IBILBIDE programa gazteenei zuzenduta dago, eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) titulua Urrutiko Hezkuntzako Institutuaren bidez lortzeko azterketak prestatuz amaitu da. Lan horren ondorioz, lau gazte gehiagok lortu dute ikasturte honetan DBHko...

Irakurri gehiago
Logotipo de Fundación Eragintza para la Inserción Sociolaboral
Pribatutasunaren laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta funtzio hauek egiten ditu, besteak beste: gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo gure taldeari laguntzea webeko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen.