
Gure ezagutza partekatzen dugu
Eragintzak osasun mentalarekin duen konpromisoa gure ezagutza partekatzean datza. Pentsatzen dugu zenbat eta profesional gehiagok izan prestakuntza eta esperientzia osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonei laguntzeko, eta zenbat eta estigma handiagoa izan etorkizuneko teknikarien prestakuntza-esparruak desagerrarazten, orduan eta aukera hobeak eta handiagoak emango direla gizarteratzeko eta laneratzeko ditugun helburuak lortzeko.
Horretarako, besteak beste, Practicumarekin egiten dugu, graduko eta graduondoko unibertsitateetako ikasleei aukera emanez Eragintzan praktikak egin ditzaten, plan zorrotz batekin, tutoretza indibidualarekin eta jatorrizko ikastetxeekin koordinatuta. Urtero 12 pertsona inguru trebatzen dira gurean.
Une honetan, lau dira Eragintzan proiektuak garatzen ari diren ikasleak: Leyre Arregui Artuñedo (EHU, Gizarte Hezkuntza); Lucía de La Mar Etxabe (Deustuko Unibertsitatea, Neuropsikologia Masterra); Haizea Diaz Gutierrez (Deustuko Unibertsitatea, Gizarte Hezkuntza) eta Iraide Gil Mentxaka (Deustuko Unibertsitatea, Psikologia).
Eskerrak eman nahi dizkizuegu aukeratu gaituzuelako, eta espero dugu ahalik eta ekarpen handiena egingo diegula, gerora garapen profesional ona izan dezaten.
Leave a Comment