16-18 urte bitarte gazteentzat Ibilbide proiektu berria martxan Eragintzan

Aste honetan , ondoez psikologikoren bat edota gaixotasun mentalarekin lotutako arazoren bat duten 16 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzendua, lan-merkatuan sartzea edo hezkuntza-sistemara itzultzea errazteko hasi da Ibilbide proiektua Eragintzan.

16 eta 18 urte bitarteko pertsonak gizarteratzea eta laneratzea du helburu, baldin eta ikasteko zailtasun handiak badituzte eta hezkuntza arautuko sistemaren barruan ikasten jarraitzea eragozten badiete.

Eragintzan, giro seguru eta fidagarrian, beren ongizaterako beharrezkoak diren trebetasun kognitiboak, emozionalak eta sozialak garatzea ahalbidetzen duena lantzen dute. Gainera, arazo psikosozialek eta portaera-arazoek eragindako premiei laguntza eta erantzun egokiak ematen zaizkie.

Kontua da beren prestakuntza eta laneratzea ahalbidetzen duten ibilbideetatik kanpo utz ditzaketen inguruabarrak gainditzea, bai eta bizitza osoa eta kalitatezkoa bizitzeko beharrezkoa duten autonomia ere.

Eragintzako talde profesionalak diseinatua, parte-hartzaileei ibilbide pertsonalizatua eta tutorizatua eskaintzen diegu, bakoitzaren egoera medikoa, pertsonala, soziala eta familiarra kontuan hartuta, baita gaitasunak eta zailtasunak ere, eta betiere familiarekin koordinatuta.

Eragintza Fundazioa

Leave a Comment

Eragintza BBKren Enplegu Inklusiboa proiektuan partaide