Eragintzako emakume langileen urteko topaketa

December 4, 2025

Eragitzaren helburua osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonei gizarteratzeko eta laneratzeko prozesuetan laguntzea da. Badakigu prozesu honetan zailtasun handiak izaten dituztela, eta are gehiago zorrozten dira, hainbat txostenek erakusten dutenez, emakumeen kasuan.

Hori dela eta, saretu, Eragintzako emakumeen belaunaldien arteko sarea edo 45 urtetik gorako emakume langileei zuzendutako Goratu bezalako programen bidez lan egiten dugu beraiekin.

Eragintza erabiltzen duten emakumeen presentzia lan-merkatuan indartzen laguntzea helburu hartuta, urteroko topaketa egin dugu. Topaketa horren helburua da, haien arteko loturak indartzeaz gain, aurrera egiteko aukera emango diguten beharrak identifikatzea, eta, beraz, ezinbestekoa da haien ahotsa entzutea.

Jardunaldian bi mahai-inguru izan dira, enplegu babestuari zein arruntari buruzkoak, eta honako hauek hartu dute parte:

  • Elena Moure Sainz. LAVANINDU.
  • Amaia Idirin Hernandez. LAVANINDU.

  • Carol Mediavilla de la Fuente. LAVANINDU.

  • Mari Luz Souto Garcia. Bbk Fundazioa.
  • Arantza Martin Sanz. Zaintzen.

  • Soraya Mogollón Rodriguez. Unilever.

Amaitzeko, emakume langileen ideiak edo beharrak identifikatzeko dinamika batzuk gauzatu dira. Era berean, Eragintzaren hurrengo 2030 Plan Estrategikoa lantzeko esparruan ekarpenak egiteko aprobetxatu da topaketa.
Eskerrik asko guztioi parte hartzeagatik eta bereziki BC3-i topaketa ahalbidetzeagatik.

Beste Albisteak

IBILBIDEk kanpo jarduera bultzatzen

IBILBIDEk kanpo jarduera bultzatzen

Eragintzako IBILBIDE programa gazteenei zuzenduta dago, eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) titulua Urrutiko Hezkuntzako Institutuaren bidez lortzeko azterketak prestatuz amaitu da. Lan horren ondorioz, lau gazte gehiagok lortu dute ikasturte honetan DBHko...

Irakurri gehiago
Logotipo de Fundación Eragintza para la Inserción Sociolaboral
Pribatutasunaren laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta funtzio hauek egiten ditu, besteak beste: gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo gure taldeari laguntzea webeko zein atal iruditzen zaizkizun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen.