Eragintzak 35. urteurrena ospatuko du 2026an, eta osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonei gizarteratze- eta laneratze-prozesuetan laguntzea indartuko du. Hori dela eta, UIK Euskal Herriko Unibertsitatearen udako ikastaro bat antolatu du, “Eragintza: 35 urteko konpromisoa osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonen laneratzearekin” izenburupean.
Ikastaroaren informazio osoa UIKren webgune ofizialean kontsulta daiteke, eta osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonek lan egiteko duten eskubideari buruzko hausnarketa eta sentsibilizaziorako gune bat ireki nahi du. Gai hauetan jarri nahi dugu arreta:
- Osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonen lanerako eskubidea aldarrikatzea (desgaitasunaren profil guztietako enplegu-tasarik txikienak dituzte).
- Kalitatezko lan batek osasunean dituen eragin positiboak agerian uztea (autonomia, segurtasuna, ahalduntzea, osasun-arreta txikiagoa…). Gaixoaren roletik langilearen rolera pasatzea, pasibotik aktibora).
- Elkarlanaren beharra azpimarratzea hainbat eremutatik, eskubide hori egia bihurtzeko aurre egin beharreko erronkei erantzuteko.
- Eragintzako erabiltzaileei ahotsa ematea, haien lan-esperientziak eta ekarpenak ezagutzeko.
35 urte hauetan lortutako esperientziak erakusten du osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonek lan egin dezaketela; gainera, kalitatezko lanak inpaktu positiboak ditu maila guztietan euren bizitzetan, eta honek, besteak beste, euren gaitasunak gutxiesten dituen estigma apurtzen laguntzen du.
Interesa duten pertsonak ikastaro honetan izena ematera eta ezagutza eta hausnarketa elkartrukatzeko gune honetan parte hartzera animatzen ditugu.
- urteurreneko mugarriak.
35. urteurrena dela eta, mugarri txikiak antolatu dira urteko hainbat unetan. Hauek dira hurbilen daudenak:
- Erakusketa Bilboko metroan. Eragintzaren erabiltzaileei ematen zaie protagonismoa. Hainbat eremutan lanean ari diren pertsonek beren irudia lagatzen dute lan-merkatuan duten parte-hartzea ikusarazteko eta beren gaitasunak gutxiesten dituen estigma apurtzen laguntzeko.
Maiatza: Moyuako geltokia/ekaina: Barakaldoko geltokia/uztaila: Indautxuko geltokia.
UIK udako ikastaroa.
Eragintza: 35 urteko konpromisoa osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonen laneratzearekin.





