Blog Archives

Estatuan lan-orientazioan jarduten duen Randstad Fundazioko ordezkariek osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonak laneratzeko Eragintza proiektua ezagutu nahi izan zuten. Uztailaren 2an egindako lan-bileran, erakunde bakoitzeko 3 ordezkarik parte hartu zuten (Eragintzatik Carol Del Campo, Marta Gastelu-Iturri eta Begoña Errazti eta Randstadetik Teresa Cordente, Eva Casanova eta Irene Vicente), eta desgaitasuna duten pertsonen enpleguak Estatuan gaur […]
Gehiago irakurri
Deustuko Unibertsitateko Neurolabekin ditugun proiektuen artean , buru-nahasmendu larria duten pertsonen bizi-kalitatetari buruzkoa ezagutu dugu gaur Acebo Garcia doktorea eta Maitane Castañeiraren eskutik. Ikerketa lan horretan 745 pertsona eta 2016-2020 bitarteko urteetako datoak landu dira,ikertzeko ildo berriak zabaldu dira eta gaixotasun mentala duten pertsonak hobeto laneratzeko prozesuaren ezagutzan aurrera egin ahal izateko. Eskerrik asko Neurolabi […]
Gehiago irakurri
Badira lau urte luze Eragintzak, Estatuko beste erakunde batzuekin batera, eratu zuela ISEM sarea. Osasun mentalaren arloan lankidetzan aritzeko, ezagutza eta esperientziak partekatzeko eta laneratze ekintza bateratuak koordinatzeko erakundea da. ISEMek osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonen gizarteratzearen eta laneratzearen esparruan jarduten du, eta fundazioak, elkarteak eta beste erakunde publiko zein pribatu batzuk biltzen ditu, Estatukoak […]
Gehiago irakurri
Bizkaiko Foru Aldundiak deituta, adimen-urritasuna duten pertsonei zuzendutako lan-eskaintza publikorako talde bat prestatu genuen. Eta gure kasoan osasun mentaleko arazoak ere badituztenak. Orain gure erabiltzaileetako bati deitu diote lanean has dadin, eta Eragintza Fundazioko lan-prestatzaile batek lagunduko dio lanpostura egokitzen. Berri ona da, eta onura pertsonal eta sozialak dakartza. Argazkian bezala, Carol Del Campo, lan-prestatzailea, […]
Gehiago irakurri
Ondoko bideoan Hamaika Telebistan egin diguten elkarrizketa ikusi dezakezue: https://hamaika.eus/bideo-saioak/gurean-gaur/gure-begiz/bego-a-errazti-osasun-mentala-lantzen-duen-fundazio-espezifiko-bakarra-da-eragintza.html Beste oportunitate bat  gure helburua , laneratze emaitzak aurkezteko eta gaixotasun mentalak duen estigmaren aurka egiteko.
Gehiago irakurri
Valentziako Nazioarteko Unibertsitateak hezkuntza-lankidetzarako hitzarmen bat sinatzeko eskatu digu. Besteak beste, Osasun Mentalaren esparruko Psikopedagogiako espezialisten practicuma ahalbidetuko dugu, eta horrek  Unibertsitatean eta ikasleengan beharrezkoa den sentsibilizazioa erraztuko du.
Gehiago irakurri
Aste honetan bolondres berriak hasi dira Eragintzako jardueretan. Lan eta Gizarte Hezkuntzako maila bikoitzaren ezagutzak eta beraien konpromisoa zein ekarpena oso positiboki baloratzen ditugu. Honek, zalantza barik, osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonen laneratzea den Eragintzako helburuan lagunduko digu. Eskerrik asko Iraide eta Maria
Gehiago irakurri
Aste honetan, osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonak laneratzeko aspalditik elkarlanean dihardugun Sifu Taldeak zerbiztu ezberinetan banatuko diren 1.000 maskara eman dizkigu.  Enpresa Talde horren izenean Txelo Arroniz eta Sarai Caneda egon ziren. Lehengoa, Euskadirako Kudeatzailea  eta  bestea Laguntza-unitateen koordinatzailea. Gure aldetik  Carol Del Campo eta Begoña Errazti. Pandemia honetan, Eragintza osatzen dugun pertsona guztien osasunerako […]
Gehiago irakurri
CEARek errefuxiatuen eta migratzaileen egoerari buruzko tailerra eman du Eragintzan. Enplegurako arretarekin lotura zuzena duen talde profesionalak pertsona horien errealitatea eta ezartzen den legedia ezagutzeko aukera izan du. Eskerrak eman nahi dizkiogu CEARi lankidetza ildo berri honengatik eta, bereziki, Zigor Gorritiri bere azalpenagatik.
Gehiago irakurri
Aste honetan, Nagore boluntariotza lanetan hasi da Eragintzan. Gizartean besteen alde egiten duten horrenbeste pertsonari eskertu beharrean gaude.
Gehiago irakurri